Cocemfe

Línea Accesibilidad

App Línea Accesibilidad

Línea Accesibilidad herritarrek parte hartzeko eta zure udalerrian ematen diren eskuragarritasun gertakarien jakinarazpenen berri emateko zerbitzu bat da. Zure Udaletxearekin harremanetan jartzeko eta pertsonen mugikortasuna eragozten edo zailtasunak ematen duten eta hiri-ingurunean dauden eskuragarritasun elementuetan emandako edozein kalteren berri emateko, bakarrik, eta guztiz doan, apa.a jaitsi behar duzu.

Lau pausu erraz besterik emanez, gertakaria bidaltzeko aukera izango duzu (kategoria hautatu, kokalekua seinalatu, argazkiak igo eta zure iruzkina bidali ezazu). Berehala, Udaletxeko teknikaria jakinarazpena jasotzen du eta gertakaria kudeatzeko izapideak abian jartzen ditu.Gertakarian, egoera aldaketa bat ematen den bakoitzean,jakinarazpen bat jasoko duzu.Honela, une orotan ematen ari diren pausu guztien jakinaren gainean egongo zara.

Zein motatako gertakarien berri eman daiteke? Zoladuran kalteak (beheraguneak, espaloiak, pasabideak, etab.),aparkalekuetan kalteak, hiri eta hiriarteko garraio sarbideetan eta ibilgailuetan kalteak (ibilbideak, geralekuak, autobus aterpeak,etab.),akastun seinaleztapenak (informazioa, letren tamaina, koloreak, etab), bidea eragozten duten eta mugitu daitezkeen elementuak (edukiontziak,kutxatilak,mugarriak,xaretak, etab), beste batzuk.

Nork eman dezake gertakari baten berri? Herritar guztiak. Mugikortasuna eta eskuragarritasuna, pertsona guztien artean sustatu behar diren eskubideak dira,gertu dauden administrazioen laguntzaz, udalerria.

Gainera, eskuragarritasunari buruzko informazio gehiago lortzeko hurrengo lotura kontsulta dezakezu COCEMFE Eskuragarritasunaren Behatokia (www.observatoriodelaaccesibilidad.es)